Zertan datza?

Kostaldeko eta kabotaje itsasontzietan ezarriko diren efizientzia energetiko altu eta isurpen murritzeko ( bai gas kutsagarriei eta bai eta akustikoei dagokienez ere; ta zero isurpen inguru babestuetan) irtenbideak ikertu eta garatzeko funtsezko xedearekin sortu da ORTZE-CV proiektua.

TEKNOLOGIA ETA IRTENBIDE HORIEI ESKER, ITSASONTZIEK KOSTALDEKO EUREN JARDUERAK INGURUKO EKOSISTEMETAN AHALIK ETA INPAKTURIK TXIKIENA SORTUZ GAUZATU AHAL IZANGO DITUZTE.

Aurreikusita dauden I+G ekintzak ORTZE eskola itsasontzian demostrazio teknologiko batekin gailenduko dira. Eskola itsasontziak balio zientifiko eta hezkuntza balio handiko ekintzak burutu ahal izango ditu gure kostaldean, eta erreferentea izango da tokiko mailan zein nazioartekoan ere, bai erabiltzen dituen teknologiengatik bai eta bere helburuagaitik ere.

ITSASO ETA OZEANOEN OSASUNA, TEKNOLOGIA ETA NAZIOARTEKO POSIZIONAMENDUA, BAI INDUSTRIA, BAI ETA IKERKETA ZEIN HEZKUNTZA ARLOAN ERE, FUNTSEZKO OINARRI DIRA PARTZUERGOAK ASMO HANDIKO I+GKO PROIEKTU LILURAGARRI HAU AURRERA ERAMAN AHAL IZATEKO.

Ongi etorri ontzira

ORTZE, ESKOLA
ETA IKERKETA
ITSASONTZIA

3 URTETAKO IRAUPENA
(2017 – 2019)

TEKNOLOGIEN DEMOSTRAZIOA

HURRENGO ARLOETAN PRESTAKUNTZA:
Itsas-arrantza teknikak
Ingurumen-azterketak
Ikerketa ozeanografikoa
Sorkuntza berriko energia teknologiak

LUZERA: 19m        ZABALERA: 6m        ZINGOA: 2,8m        ABIADURA: 12kn        AUTONOMIA “0” ISURPENEKIN: 25mn 6kn-tan

Ingurumen Konpromisoa

Gaur egun, energia eta garraio politiketan ingurumen konpromisoa eta klima aldaketaren ondoriozko arazoengatiko kezkari ematen zaie lehentasuna, eta, zentzu horretan, Nazioarteko Itsas Erakundeak Itsas sektorean Nitrogeno Oxidoen (NOx) eta Sufre Oxidoen (SOx) isurketak murrizten ditu.

Gero eta handiagoa da ekosistemen osasunaren, haien funtzionamenduaren eta iraunkortasunaren inguruko ingurumen-estres iturrien eta gizarte ongizatean duten ondorioen inguruan sortutako kezka.

Gizartea ingurumenaren inguruan kontzientziatzea lehentasun estrategiko orokorra da, eta zientzia hiritarrei gerturatzea da Europar Batasunaren barruan lehentasuna. Itsasoaren kudeaketari lotutako europar politiken helburua itsas ekosistemen egoera ona bermatzea da, gizakion itsas ekosistemetako jarduera nagusiak arautzen dituzte eta aukera berriak sortzen dituzte ahalmen handiko hazkuntza ekonomiko eta sozialerako aukerak sortuz (Hazkuntza eta kontzientzia Urdina).

Hazkuntza eta kontzientzia Urdina

ITSAS EKOSISTEMEN BABESA EZINBESTEKOA DA ETORKIZUNEKO GURE ONGIZATEARENTZAT

OZEANOAK ERE BABESTU BEHAR DITUGUN BALIABIDEEN ITURRI DIRA
EZINBESTEKOA DA GERO ETA BERDEAGOAK DIREN KOSTALDEETARA ABIATZEA, ETA GERO ETA URDINAGOAK DIREN ITSASOETARA

Hazitek 2017 programan ZE-2017/00005 espedientea duen ORTZE-CV programa, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailaren konturako aurrekontuan sartzen da, eta FEDER 2014-2020 Euskal Programa Eragilearen esparruan FEDER bidez Europar Batasunaren kofinantzazioa jasotzen du.