Propultsio
elektrikoa
Planta elektriko
hibridoa

Ortze itsasontzia

Proposatutako irteerak egungo joerak gainditzen dituzten eta gertuko etorkizunean eskatuko diren berrikuntza teknologikoak eskaintzen ditu.

Besteak beste, gutxienez 2 orduz abiadura ertainean edo txikian (portutik irten edo portura heltzean, babestutako inguruneetan, eta abiadura txikian egin behar diren operazio zehatz eta isiletan) zero isurpenekin modu elektrikoan nabigatzea ahalbidetuko duen soluzioa aurkeztuko du (erabat itzalitako errekuntza bidezko sorgailu elektrikoa).

Potentzia-sistema bateratua

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIA ETA SISTEMAK POTENTZIA SISTEMA BATERATU BATEN INGURUAN ARITUKO DIRA. POTENTZIA SISTEMA HONEK HURRENGO HAMAR OINARRIZKO EZAUGARRIAK DITU:

01

GOI EFIZIENTZIA ENERGETIKO ETA ISILEKO OPERAZIOA DUEN AKZIONAMENDU ZUZENEKO MOTORE ELEKTRIKO BIDEZKO PROPULTSIO ELEKTRIKOA

02

BARNE ERREKUNTZAKO SORGAILU ELEKTRIKO BITARTEKO ENERGIA ELEKTRIKOA MAIZTASUN ALDAKORREAN SORTZEA

03

EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKO BITARTEZKO ENERGIA ELEKTRIKOAREN SORKUNTZA

04

GOI AHALMENEKO ENERGIA BILKETA SISTEMA BIDEZKO HIBRIDAZIOA

05

KORRONTE ZUZEN BITARTEZKO POTENTZIA BANAKETA

06

ENERGIA EFIZIENTZIA HANDIKO BIHURGAILU ELEKTRONIKOEN BITARTEZKO POTENTZIA ETA AKZIONAMENDU BIHURKETA ETA EGOKITZAPENA

07

“BURMUIN ELEKTRONIKO BITARTEZ KUDEATUA, SORTUTAKO, GORDETAKO ETA KONTSUMITUTAKO POTENTZIA ETA ENERGIA OPTIMIZATZEKO

08

URRUTITIK MANTENDUTA ETA GAINBEGIRATUTA, JARRAIPEN ETA MANTENTZE PREBENTIBO ETA PREDIKTIBOKO SISTEMA AURRERATUAK BARNERATUZ

09

ONTZI BARRUKO ERREDUNDANTZIA ETA SEGURTASUN MAILA ALTUAREKIN

10

NEURRIZKO HASIERAKO KOSTUAK ETA OPERAZIO KOSTU MURRIZTUAK